XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eguzkia, sutan gori-gori den borobil handi tzar bat da; eta argizagi handi bat.

Horregatik, beroa eta argia ematen ditu aldi berean.

Eskerrak! Bestenaz, ez ginake bizi ahal izango.

Distantzia gaitza dago lurretik eguzkira: 150 miloi Km., eta Lurra baino miloika eta miloika aldiz handiago da.

1) Lurra ere borobil handi bat da; bere baitan itzulika biratzen den borobila.

Bere baitan egiten duen itzulia osoki egiteko 24 ordu behar du: hogeita lau orduko epe hau eguna deitzen da.

Har ezazu mapa mundi , delako borobil bat, hertsi leihoa eta ikus ilunpean linterna batekin argi eginaz, guti edo gehiago eguna eta gaua zer-nola gertatzen diren.

2) Lurrak, baita, eguzkiaren inguru ere egiten du itzulia.

Horretarako 365 egun behar du: epe edo denboraldi hau urtea deitzen dugu.